Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantza harro dago IAMF 2024 Sari Nagusia Renan Ozturk zuzendariari eman zaiola iragartzeaz, mendiari eta eskalatzaileei eskainitako filmen zuzendari gisa egindako ibilbidea aintzatetsiz. Mendiko eta eskaladako gaiei lotutako pelikulak egiterakoan, mendizaleen komunitatearen parte direnen konpromisoa eta artista baten sentsibilitatea agertu izan ditu beti, guztia zinemarako dohain handiekin konbinatuta.
Jabi Baraiazarra IAMFko presidentea Telluriden izan zen Mountainfilm jaialdiko sari banaketa ekitaldian, maiatzaren 27an, eta han eman zion saria Ozturki.
Renan Ozturk eskalatzailea, espedizioetako dokumentalista eta fotokazetaria da. Bere pelikula arrakastatsuenen artean, nabarmentzekoa da, esaterako, MERU; argazkilaritza eta gaitegiaren zuzendaria izan zen, eta Publikoaren Saria irabazi zuen 2015eko Sundance Zinemaldian. Bere ibilbideko beste puntu gailen bat SHERPA pelikula da, argazki-zuzendaria eta zuzendarikidea izan zen han. THE LAST HONEY HUNTER, Nepalgo Hongu ibaiaren haraneko ezti-biltzaileei buruzkoa, desegiten ari den bizimodu baten aldeko requiem bat da, eta izpiritu erresistenteari egindako aitortza bat. THE SANCTITY OF SPACE Bradford Grouburn esploratzaile, alpinista eta argazkilari ospetsuari egindako omenaldi gisa sortutako pelikula da.
Film horiek eta Renan Ozturk-en zigilua duten beste batzuk Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzaren jaialdi gehienetan sarituak izan dira, baita beste jaialdi askotan ere.