Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

 

MENDI TOUR UDA 2021: FRESKOA ETA SASOIKOA

Hemen da Mendi Tourraren udako bertsioa: Mendi Tour Uda 2021. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura jorratzen dituen zinemarik onena udako arratsalde-gauetan gozatzeko formula, etxetik bertatik bertara: herriko plazan, frontoian, zuhaiztian, kalean…

Inspirazio iturri diren pelikulekin, ikusleak hunkitu eta ametsak pizten dira. Ingurumen eta gizarte gaien inguruan hausnarketarako gonbita luzatzen zaie. Eta, batez ere, akzioa bor-bor agertzen dute: munduko txokorik ederrenetara bidaiatu, muturreko abenturak bizi, mendi eta horma tenteak eskalatu, elurretan malda liluragarrietan barrena irristatu, gailurrez gailur korrika egin, ibai basatietako ur lasterretan jolastu, bizikletan baso-bide berriak esploratu, oinez bazter ezezagun eta urrunetara iritsi…

Udako zine formatua duen eskaintza da hau, hainbat film labur eta luze konbinatuz bi edo hiru orduko iraupena duten saioak egiteko, mendiko zinemaren egungo panoraman arrakasta handiena duten tituluak aurkeztuz.

10 urteko eskarmentua da Mendi Tourraren bermea. Euskal Herritik abiatuta, Espainia osoan milaka ikuslek zinema kalitatean gozatu dituzten esperientziak eskaintzen ditugu, partekatzeko esperientziak.

Kontzientziazio eta zuhurtzia garaiak dira, eta, aldi berean, ametsak elikatzeko eta barruan daramagun espiritu abenturazalea kargatzeko garaiak.

Mendi Tour Uda 2021, arratsalde-gauetarako mendiko zine freskoa eta sasoikoa.

 

MENDI TOUR UDA antolatu, informazioa HEMEN

 

Egitaraua

  • Monday
  • Tuesday
  • Wednesday
  • Thursday
  • Friday
  • Saturday
  • Sunday
  • Monday, Otsaila 1
  • Tuesday, Otsaila 2
  • Wednesday, Otsaila 3
  • Thursday, Otsaila 4
  • Friday, Otsaila 5
  • Saturday, Otsaila 6
  • Sunday, Otsaila 7
  • Monday, Otsaila 8
  • Tuesday, Otsaila 9
  • Wednesday, Otsaila 10
  • Thursday, Otsaila 11
  • Friday, Otsaila 12
  • Saturday, Otsaila 13
  • Sunday, Otsaila 14
  • Monday, Otsaila 15
  • Tuesday, Otsaila 16
  • Wednesday, Otsaila 17
  • Thursday, Otsaila 18
  • Friday, Otsaila 19
  • Saturday, Otsaila 20
  • Sunday, Otsaila 21
  • Monday, Otsaila 22
  • Tuesday, Otsaila 23
  • Wednesday, Otsaila 24
  • Thursday, Otsaila 25
  • Friday, Otsaila 26
  • Saturday, Otsaila 27
  • Sunday, Otsaila 28