Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

×

Abisua

The form #17 does not exist or it is not published.

Mendi Film Bizkaia - Ternua Beka 2022

Oinarriak deskargatu BEKA PDF

 

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Ternuak Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 2. edizioa iragarri dute, zeinak Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko helburua duen.

Bekak hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko ditu.

 

AURKEZTEKO BALDINTZAK

Espainian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek beka jasotzeko aukera izango dute, baldin eta zinematografia edo ikus-entzunezko ikasketak burutzen ari diren edo burutu dituzten jada.

Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke.

Taldeko kide bakoitzak gehienez 3 film labur edo film luze bat estreinatu ahal izan ditu zirkuitu komertzialean edo jaialdietan.

Mendi Film Bizkaia-Ternua beka jasotzeak ez du proiektu berarentzat beste laguntzarik jasotzeko aukera baztertzen.

 

OINARRIAK (gehiago irakurri sakatu)

PROIEKTUAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Proiektuaren ideia originala izan behar da.

Gaitegiak Mendiko Kulturarekin lotuta egon behar du: alpinismoa, eskalada, eskia, beste motatako kirol jarduerak, jarduera kulturalak, linguistikoak, artistikoak, ekonomikoak… Denak mendiko esparruan garatu behar dira.

Izena ematen duen pertsonak jabetza intelektualaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, proiektuaren ideiaren eta/edo gidoiaren jabea dela egiaztatzeko.

Aurkezten diren proiektuek garapen edo ekoizpen fasean egon behar dute. Ez dira jada amaitu diren proiektuak onartuko.

Bekako onuradunak Mendi Film jaialdiari beharrezko informazioa eta materiala helaraziko dizkio, trailerra barne, jaialdiaren zein beste erakundeen komunikazio kanalen bidez lana sustatu ahal izateko; halaber, proiektua kaleratzeko baimena emango dio jaialdiari.

Beka irabazten duen filmak gehitu beharko ditu, hasierako eta amaierako kredituetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ternuaren eta Mendi Film jaialdiaren logoak, hurrengo izenburuaren ostean: MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA 2022.

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak proiektu irabazlea aurkezten dutenean, hurrengo izenburuarekin egingo dute: MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA 2022 IRABAZLEA.

Hautatutako proiektutik sortutako lana 2022ko abenduan ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 15. edizioan estreinatuko da.

Mendi Filmek erabakiko du, filma estreinatu ostean, 2023ko Mendi Tour Klasikoan eta 2024ko Mendi Tour Online-an gehituko den ala ez. Mendi Tour horietan parte hartzea dokumentala erregistratu duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta Mendi Filmen artean sinatu beharreko kontratuaren menpe dago.

 

ESKAERA

Eskaerak aurkezteko epea

2021ko ekainaren 7tik

2021eko irailaren 13ra arte

 

Izen ematean aurkeztu beharreko dokumentazioa 

Formularioan eskatzen den informazio eta dokumentuak

 

Antolatzaileak hautatutako 3 proiektuei eskatuko dien dokumentazioa (2021eko urriaren 22a baino lehen aurkeztu beharrekoa)

- Aurrekontu osoa xehatua, hurrengoa adieraziz:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan lantzen denaren portzentajea.
  2. Euskal Autonomi Erkidegoan lantzen denaren portzentajea.

 

- Finantzazio eta hedapen plana:

  1. Proiektua aurrera eramateko aurreikusten diren baliabideen deskribapen laburra: baliabide propioak, diru-laguntzak, inbertsio pribatua, Mendi Filmen hedapena amaitu ondoren negoziatutako emanaldi eskubideak edo bestelakoak.
  2. Izena emateko orduan konfirmatutako finantzazio iturri bat izanez gero, emailearen izen soziala, laguntzaren lurralde eremua eta kantitatea adierazi behar dira.

  

TERNUAk ekoizpen taldeari ekipamendua eta osagarriak eskainiko dizkio, filmazioan eta dokumentalaren aurkezpen publikoetan erabil ditzaten. Dokumentalaren protagonistek eskura izango dituzte Ternuaren ekipamendua eta osagarriak. Filmazioan zehar ematen dieten erabilera protagonistek beste arropa markekin (baldin eta mendiko markak ez diren) dituzten konpromisoekin bateragarria izango da, konpromiso horiek Mendi Film Bizkaia-Ternua bekan izena eman aurretik sinatu badira.

 

Tramitazioa

Eskaerak formulario honen bidez jasoko dira, parte-hartze baldintzak onartuz eta eskatzen diren datu pertsonalak emanez.

 

PROIEKTUEN AUKERAKETA

Hautaketa-epaimahaia bost lagunek osatuko dute:

  • Lara Izagirre
  • Itziar García Zubiri
  • Alberto Iñurrategi
  • Aitor Gisasola
  • Javier Barayazarra

 

Aurretiko aukeraketan, epaimahaiak 3 proiektu hautatuko ditu.

Zuzendariek hiru proiektuak aurkeztuko dituzte epaimahaiaren aurrean 2021eko urriaren amaieran. Data gutxienez aste bat lehenago jakinaraziko zaie interesdunei.

Proiektu irabazlearen izena publikoki jakinaraziko da Mendi Film jaialdian zehar, hurrengo 2021eko abenduaren 3tik 12ra.

 

AHOLKULARITZA

Bi orduko lau saio izango ditu, eta hurrengo kontuak landuko dira:

  • Gidoia/zuzendaritza: tratamendu narratiboa berrikusiko da, eta antolamendu bisualaren, ikuspegiaren eta proiektuak duen tonuaren definizioa finkatuko da.
  • Ekoizpena: proiektua burutzeko behar diren pertsona, denbora eta kostuen antolamendutik azken ediziora arte.
  • Muntaia: proiektuaren lehen rough cut-aren ikusketa komentarioekin; gidoia muntaian.
  • Banaketa/hedapena: Mendi Filmen estreinatu ondoren proiektuek duten etorkizunari buruzko ohar batzuk.

 

PROIEKTATZEKO ARTXIBOA BIDALTZEKO EPEA

Proiektatzeko artxiboa 2022ko azaroaren 1a baino lehenago bidali behar da.

 

Bilbon, 2021eko ekainaren 7an

OINARRIAK DESKARGATU

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy