Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak pandemiaren aurreko indarra berreskuratu du 9.000 ikusleko kopurua gaindituz eta % 74ko okupazioarekin

Bilbo, 2022ko abenduak 20. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioa abenduaren 9tik 18ra egin da, eta 9.005 pertsonak hartu zuten parte bertan. Jaialdiak 59 film proiektatu ditu guztira, 14 herrialde ordezkatuz. Mundu mailako 16 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 16 sari banatu dira 13 filmen artean, guztira 25.200 euro diru-ordainarekin. Horrez batera, International Alliance for Mountain Film elkargoaren sari nagusia Bilbon eman zaio Michael Dillon zinegile australiarrari.

Gehiago irakurri: BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak pandemiaren aurreko indarra berreskuratu du 9.000 ikusleko kopurua...

Quinn Brett-en historiaren argilunei diztira eman nahi dien Sari Nagusia

Henna Taylor zuzendaria eta Quinn Brett protagonista BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko photocallean

"An Accidental Life" pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko Sari Nagusia. Henna Taylorrek zuzendutako lana da, eta Quinn Brett eskalatzailea du protagonista eta ardatz. Quinn Brett-ek eskalada istripu larria jasan zuen El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11n. Gertatutakoaren berri konta dezake, mirariz eutsi baitzion bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zen eta horri aurre egiten ikasi behar izan du geroztik. Bera eta Henna Taylor, biak, izan dira Bilbon pelikula aurkezten, eta Epaimahaikideak ez ezik, Mendi Filmeko ikusleak ere poltsikoratu ditu beren istorioak.

Gehiago irakurri: Quinn Brett-en historiaren argilunei diztira eman nahi dien Sari Nagusia

Michael Dillon eta abentura bizitzearen garrantzia

Michael Dillonek aurtengo International Alliance for Mountain Film Sari Nagusia jaso du, 2022ko abenduaren 16an, Bilbon. Australiako zinemagilearekin batera, Piotr Turkot (Krakow Mountain Festival, Polonia) eta Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren zuzendaria, eta aliantzaren presidentea), izan dira. Eta Sala BBK-ko aretoa lepo bete duen publikoaren txalo zaparrada baten ostean, eskertuta agertu da eskaintza hunkigarri baten bidez:

Gehiago irakurri: Michael Dillon eta abentura bizitzearen garrantzia

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy