Hasiera Ekitaldi gogoangarria Shakhaur'76ko nafarren eta poloniarren topaketarekin eta 'Mendiak 1976' estreinaldiarekin
Emozioa, aitortza, omenaldia, eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa zutik txalo luzean. Mendiak 1976 filmaren estreinaldi gogoangarriak jantzi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioko Hasiera Ekitaldia. Arrakasta itzela! Lehen txanpa bikaina.
Mendiak 1976 bigarren emanaldia ostegunean, hilak 9, Golem zinemetako 17:30eko saioan.
Itsasmuseum-ek Mendi Filmeko ‘Atxarte’ eta ‘CVCEPHOTO’ argazki erakusketak eta lau hitzaldi hartuko ditu
- Jon Ruigomez (Itsasmuseum zuzendaria), Arantza Saez de Lafuente (Atxarte erakusketaren egilea), Lorea Bilbao (Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua eta Itsasmuseumeko presidentea), Rafa Elorza (CVCEPHOTO koordinatzailea eta CVCE presidentea) eta Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria).
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia abenduaren 3tik 12ra egingo da, eta haren baitan, bi erakusketa eta lau hitzaldi eskainiko dira Itsasmuseumen. Agertoki aparta da Mendiko Kulturak eta Itsasoko Kulturak bat egin dezaten.
MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan
Euskal mendizaletasunaren eta Bizkaikoaren historia argazki, dokumentu, material eta liburuetan jasoa... eta erakusketa bihurtuta. Bilboko Zazpikaletako hainbat erakusleihotan nahiz Pangea The Travel Store bidaia agentzian ikusgai dagoen ondare aparta dira MENDIAN GORA eta BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN erakusketak, EMMOA-Euskal mendizaletasunaren museoa fundazioaren ekarpen aberatsa BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren testuinguruan.
Gehiago irakurri: MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan