BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 15. ediziorako 59 filma hautatu dira
Bilbo Mendiko, Abenturako, Muturreko Kiroletako eta Naturako Zinemaren nazioarteko epizentroa izango da aurten ere, abenduaren 9tik 18ra bitartean. 14 herrialdetako 59 film dira BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioan proiektatzeko hautatu direnak.
Gehiago irakurri: BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 15. ediziorako 59 filma hautatu dira
BBK Klima: Odile Rodriguez de la Fuente eta Evelyn Segura, Bilbon
Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin (Global Climate Action Day) bat eginez, BBK Klima Zikloaren bigarren edizioa hasiko da urriaren 24an, BBK, EITB eta Mendi Film Festivalen arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Zikloa urriaren 24an eta 25ean izango da BBK Salan, 19:00etan.
Gehiago irakurri: BBK Klima: Odile Rodriguez de la Fuente eta Evelyn Segura, Bilbon
Mendi Tourraren hamabostaldi trinkoa: Arrasate, Getaria, Madrid, León, Salamanca, Santa Brígida, Sopela eta Markina-Xemein
Mendi Tourrak 8 geldialdi eta mendiko eta abenturako zinema onenaren 13 saio izango ditu urriaren bigarren hamabostaldian, Gipuzkoan, Bizkaian, Gaztela eta Leonen, Kanaria Handian eta Espainiako hiriburuan, Madrilen.