Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Karen Solé

'2T on Chamlang' pelikularen zuzendaria

Karen Solé Hughes emakume polifazetikoa da inon halakorik bada, eta bere proiektuak gorpuzteko fase guztietan aritzen da bihotz-arima: errealizazioan, muntaketan eta edizioan. Duela 8 urte lizentziatu zen Ikus-entzunezko Komunikazioan, Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitatean, eta harrezkeroztik askotariko lanak egin ditu: film laburrak, ’40 grados’ esaterako (Sitgesko jaialdirako hautatua), publizitate-iragarki ugari, musika-bideoklipak, multimedia piezak eta dokumentalak, hala nola ‘Xesco Boix. Vull ser lliure’ eta ‘The Gospel X-perience’... denetarik. Hala, bere sormen guztietan esparru askotako sinergiak batzen ditu eta aldi oro ikuspegi original eta berezia ematen die beren lanei, genero askotan jardutearen poderioz bestelako ikuspuntu bat duelako, edizioa izugarri menderatzen duelako eta, modu horretara, ekoizpen-formula berrietan menturatzeko jakintza eta adorea duelako. Honakoa ez da lehen aldia Karenek WOP proiektuarekin kolaboratzen duena.  Iaz '2T on Paiju Peak' aurkeztu zuen Bilbao Mendi Film Festival-ean eta aurten '2T on Chamlang' dakarkigu.

Pelikula BBK Salan aurkeztuko da abenduaren 19an, 19:30etan. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy