Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Jon Herranz

'Panaroma' pelikularen zuzendaria

Jon Herranz Getxon (Bizkaia) jaio zen 1980. urtean, eta internet eta EPIC plataformaren bitartez mundu osoan milaka erreprodukzio izan dituzten eskaladaren eta outdoor kirolen inguruko hainbat bideo zuzendu ditu. Gainera 'Panaroma', 'Novato' edo 'Restart' bezalako hainbat kirol-dokumental egin ditu. Bere azken dokumentalak, 'Panaroma'-k sari batzuk izan ditu dagoeneko;  Sancandido-Innichen-eko Adventure Outdoor Zinemaldiko Grivel Golden Axe Pelikularik Onena, esaterako. Horrez gain hainbat zinemalditako sail ofizialerako onartu egin dute. 'Novato' bere laburmetraiak Mendiko 14 Nazioarteko Zinemalditan parte hartu zuen; Bilbon, Trenton, Vancouver-en, Graz-en, Hego Korean eta Kendal-en, besteak beste. Jon Herranzek gai sozialak jorratzen dituzten dokumentalak ere zuzendu ditu:  'Sikyong. La revolución política del 14o Dalai Lama', 'La plataforma' edo 'Flames'. Azken horrek Bartzelonako Zine eta Giza-Eskubideen Nazioarteko Jaialdian Pelikula Onenaren Saria lortu zuen. Bilbao Mendi Film Festival-en 'Panaroma' aurkeztuko du, bere azkenengo lana.

Filma BBK aretoan aurkeztuko da abenduaren 18an, 17:00etan. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy