Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

"The Edge of Guillotine" aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia irudi ofiziala

Jan Zahula argazkilari txekiarraren "The Edge of Guillotine" argazkiak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia kartela Saria CVCEPHOTO lehiaketan, beraz mendi zinemaldiaren aurtengo irudi nagusia izango da.

Elbaren bailaran, Txekiako Errepublikako Suitza Bohemia eskualdean, badira hareharrizko haitz eta mendiak, eta haietako ertz zorrotz batean ageri da Jenny Fischer eskalatzaile estatubatuarra, "Gilotina VIIb" bidea eskalatzen.

Gehiago irakurri...

Mendi Film Bizkaia-Ternua Bekaren 2. edizioak 10.000 euro eta aholkularitza eskaintzen ditu mendi zinemagintza egile gazteen artean sustatzeko

 
Alberto Iñurrategi Alpinista eta Ternua enbaxadorea, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatua, Jabier Baraiazarra Mendi Film Elkarteko Zuzendaria eta Tamara Lucarini 2021eko Beka irabazlea “Txango” proiektuarekin
 
Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, eta Ternuak, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez iaz sortutako bideari segida eman eta bigarrenez aurkezten dute:
 
MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA

Gehiago irakurri...

Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek lankidetza hitzarmena berritu dute

Egun ia 40.000 bazkide ditu EMF-Euskal Mendizale Federazioak. Federatu horien guztien artean nahiz publiko orokorrarengan ere mendizaletasuna sustatzeko helburuak batzen ditu EMF eta Mendi Film zine jaialdia.

Zigor Egia EMF-ko Presidenteak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko Presidenteak sinatu dute 2021eko hitzarmena. Ricardo Hernani EMF-ko zuzendaritza berriko kidea eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria ere elkartu dira sinadura ekitaldian.

Gehiago irakurri...

Arrasate eta Zarautz, Besaide eta Pagoeta, bi Mendi Tour klasiko

Arrasaten 9. edizioa beteko du maiatzaren 11ean Mendi Tourrak, Besaide Mendizale Elkartearen eskutik. Zarautzen, berriz, maiatzaren 13an, Pagoeta Mendizale Elkartekoek hartuta, bosgarrenez egingo da Mendi Tourra. Mendi Filmeko pelikula onenak ikusleen gozamenerako batean eta bestean, jada hitzordu klasikoak bihurtu direnetan. 

Gehiago irakurri...

Ikusgarria izaten ari den Mendi Tour eskaintzak Otxandion eta Zaldibarren ditu hurrengo saioak

Bizkaian itxiko da Mendi Tourren martxoko eskaintza, Otxandion (hilak 27) eta Zaldibarren (hilak 29) egingo diren saioekin. Dagoeneko 11 Mendi Tour burutu dira 2021ean, eta ia 5000 ikusle bildu dira mendiko zinemagintza onenaz gozatzera,  tokian tokiko aretoetara.

Gehiago irakurri...

Agurain eta Igorre, Mendi Tour geltokiak martxoak 18an

2021eko Mendi Tour egutegiko hurrengi bi hitzorduek Agurain eta Igorrera garamatzate. Mendiko pelikula onenak, gaur-gaurkoenak, agertoki seinalatuetan dabiltza batera eta bestera urtea hasi zenetik, eta aipatu bi hauek hitzordu klasikoak dira.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour sarrerak: Eibarren online salmenta aktibatu da eta Tolosan agortu bidean

@urmuga_2020

Martxoko Mendi Tour hitzorduak ate joka daude. Tolosa (8-9-10), Eibar (10-11), Igorre (11-18), Agurain (18) eta Zaldibarren (22-29) eskainiko dira Mendi Filmeko pelikula onenak hilabete honetan.

Gehiago irakurri...

9. Mendi Tour Fundación Vital Fundazioak edukiera erabat bete du Gasteizen

Mendi Tour arrakastatsua izan da, beste behin, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean berriki egin denba (otsailak 15-17-18-19). Hitzordu horren 9. edizioa izan da, eta pandemia egoerak markatu du.
Sarrerak www.fundacionvital.eus webgunearen bidez soilik eskaini ziren eta salgai jarri ziren egunean agortu ziren, 9. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa egin ondoren hain zuzen. Mendiko zinemaren eta Mendi Tourraren onarpen handia agerian uzten duen gertakaria. Iaz, antzeko egunetan eta oraindik pandemia aitortu gabe zegoela, 1700 ikusleko marka berri bat ezarri zen 8 saiotan, baina aurtengo datua ere aipatzekoa da: 528 ikusle 4 saiotan, aforoa aretoaren edukieraren erdia baino gehiago murriztu arren.

Gehiago irakurri...

Mendi Tourra aretoak betetzen ari da eta Mendi Tour On Line menuak pelikula berriak ditu

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko mendiko film onenak erakusten dituen Mendi Tour zikloak 1.600 ikusle erakarri ditu Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetara otsailaren 8tik 11era. Zortzi saio eskaini ditu lau egunetan, eta 12 areto bete dira sarrera guztiak agortuz.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa 2021

Mendi Filmeko Presidentea Eduardo Martinez eta Fundación Vital Fundazioako Zuzendaria Arantxa Ibañez de Opacua prentsa agerraldian

SARRERAK

Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Gasteizko Vital Fundazio Kulturuneara itzuliko da otsailaren 15, 17, 18 eta 19an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 9. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.

Mendi Tour 2021 zirkuituko lehen hitzorduetako bat da Gasteizkoa. Donostia, Iruña eta Zangozako aurreko saio arrakastatsuetan edukierak bete egin dira, mendiko zinemagintzak tiradizo handia duela eta inspirazio iturri dela erakutsiz, areago pandemia garaiotan.

Gehiago irakurri...

Hurrengo geltokiak: Iruña eta Leioa

Iruña eta Leioako Mendi Tourrak egingo dira aste honetan. Astelehenetik ostegunera, lau egunez bakoitzeko bina saio eskainiz, Iruñeako Golem Baiona zinemetako hitzorduak Zangozaren lekukoa hartuko du Nafarroan. Leioan, berriz, edizio berezia izango da aurtengoa, 10.ez helduko baita bertara, mendiko pelikula onenen eskaintza, Kultur Leioa Auditoriumera.

Gehiago irakurri...

A History of Passion 2000-2020: Mendiko Zinemaren aldeko Nazioarteko Elkargoaren historia

 

Mendiko Zinemaren aldeko Nazioarteko Elkargoak - International Alliance for Mountain Film 20 urte bete berri ditu eta haren ibilbidea errepasatzen duen liburu bat argitaratu du, Turingo (Italia) Mendiko Museoko Enblemen Aretoan sortu zenetik gaurdainoko historioak biltzen dituena. Mendi Film 2011ean batu zen elkargora, 10 urte daramatzagu, beraz, munduko mendi zinemaldirik ospetsuenekin batera bidea egiten. Horrez gain, Jabier Barayazarra gure Zuzendaria IAMF-ko Presidentea da 2018tik.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour otsailean: Zangoza, Iruña, Leioa, Gasteiz, Santutxu (Bilbo) eta Eskoriatza

Mendi Tour 2021 ibilbideak otsailean euskal hiriburuetara joko du, Iruña, Gasteiz eta Bilbon emanaldiak eskainiz, eta hitzordu klasikoei ere eutsiko die, Leioan eta Eskoriatzan.

Gehiago irakurri...

Donostian eta Zangozan abiatuko da 2021eko Mendi Tour zine zirkuitua

2020ko Mendi Tour zirkuitua, Mendi Filmeko pelikula onenen sorta, Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da bi eguneko programazioarekin, urtarrilaren 26an eta 27an, asteartea eta asteazkena, Donostia Kultura eta Club Vasco de Camping Elkartea-CVCE-ren eskutik.

Lekukoa Zangozak hartuko du, urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean, Karmengo Entzutegian. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan eskainiko dira aipatu proiekzioak Karmengo Entzutegian.

Gehiago irakurri...

Zinegile gazteei zuzendutako beka Mendiko Kulturaren zinemagintza sustatzeko Bizkaiko Aldundia, Ternua eta Mendi Fimen eskutik

Imanol Muñoz , Ternua Group-eko Marketing Managerra, Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua, eta Jabier Baraiazarra Mendi Fim Elkarteko Zuzendaria

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ternuak eta Mendi Filmek Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez bide berri bat sortu dute: Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2021. EAEn lan egin edo bertan ikasi izan duten zinegile gazteei zuzenduta dagoen beka da, 18 eta 35 urte bitarteko egile berriak.

Gehiago irakurri...

Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztioi!

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy