Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

Hasiera Ekitaldi gogoangarria Shakhaur'76ko nafarren eta poloniarren topaketarekin eta 'Mendiak 1976' estreinaldiarekin

Emozioa, aitortza, omenaldia, eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa zutik txalo luzean. Mendiak 1976 filmaren estreinaldi gogoangarriak jantzi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioko Hasiera Ekitaldia. Arrakasta itzela! Lehen txanpa bikaina.

Mendiak 1976 bigarren emanaldia ostegunean, hilak 9, Golem zinemetako 17:30eko saioan.

Gehiago irakurri...

Itsasmuseum-ek Mendi Filmeko ‘Atxarte’ eta ‘CVCEPHOTO’ argazki erakusketak eta lau hitzaldi hartuko ditu

 

  • Jon Ruigomez (Itsasmuseum zuzendaria), Arantza Saez de Lafuente (Atxarte erakusketaren egilea), Lorea Bilbao (Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua eta Itsasmuseumeko presidentea), Rafa Elorza (CVCEPHOTO koordinatzailea eta CVCE presidentea) eta Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria).

 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia abenduaren 3tik 12ra egingo da, eta haren baitan, bi erakusketa eta lau hitzaldi eskainiko dira Itsasmuseumen. Agertoki aparta da Mendiko Kulturak eta Itsasoko Kulturak bat egin dezaten.

Gehiago irakurri...

MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan

Euskal mendizaletasunaren eta Bizkaikoaren historia argazki, dokumentu, material eta liburuetan jasoa... eta erakusketa bihurtuta. Bilboko Zazpikaletako hainbat erakusleihotan nahiz Pangea The Travel Store bidaia agentzian ikusgai dagoen ondare aparta dira MENDIAN GORA eta BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN erakusketak, EMMOA-Euskal mendizaletasunaren museoa fundazioaren ekarpen aberatsa BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren testuinguruan.

Gehiago irakurri...

MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan

MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan

‘Rock the Mountain’: mendia pop musikaren ikonografian erakusten duen binilo bilduma Ondare Aretoan

 Bilbo, 2021eko azaroak 26. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan egingo diren 6 erakusketetako bat da ROCK THE MOUNTAIN. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan aurkeztu da gaur, eta bertan egongo da ikusgai 2022ko otsailaren 12ra arte.

Gehiago irakurri...

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra zinemazale eta mendizaleentzat bilgune Bilbon eta baita online ere

 

Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Zuzendaria, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua, Gorka Martínez BBK Banku Fundazioko Zuzendari Nagusia, eta Imanol Muñoz Ternua Group Sales & Marketing Managerra

Bilbo, 2021eko azaroak 19. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan, abenduaren 3tik 12ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute.

Gehiago irakurri...

38 aretotan 8.500 ikuslek gozatu dute 2021eko Mendi Tourra, Sopelan eta Potesen bikain amaituz

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak batetik bestera zabaltzen dituen Mendi Tour zirkuituak joan den asteburuan eskaini ditu urteko azken emanaldiak Liában-Potesen eta Sopelan, batean zein bestean aforoak betez. Kultura ekitaldientzako urte zaila izan da, baina Mendi Tourrak ondo baino hobeto gainditu du.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour 2021aren azken txanpa Sopelan eta Potesen

Mendi Tour zirkuituaren urteko azken bi hitzorduek Bizkaiko kostaldera eta Europako Mendietara dakarte inspirazioa: Sopelara eta Kantabriako Liebana bailarako Potesera. Mendiko zinemagintza onenaz gozatzeko parada izan da, aurten ere, Mendi Tourraren bidez 38 herri eta hiritan, pandemiaren baldintzapean burututako urte biribila izan da, "Kultura segurua da" leloari tinko eutsi diona.

Gehiago irakurri...

Basauriko Mendi Tourrean 'Hillary - Ocean to Sky' filmaren azken emanaldia

"I really hope you all enjoy it", esanez agurtu gaitu Michael Charles Dillon zuzendari australiarrak joan diren egunetan sare sozialen bidez. Hark zuzendutako 'Hilalry - Ocean to Sky', iazko Mendi Film zinemaldiko Sari Nagusia jaso zuen filma, Basaurin proiektatuko da azken aldiz 2021eko Mendi Tour zirkuituan.

Gehiago irakurri...

52 film BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan

Hilabete falta da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa hasteko. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak uztartzen dituzten film onenak berriro Bilbon, abenduaren 3tik 12ra. Bertan ikusi eta gozatu ahal izango diren film zerrenda aurkeztu nahi dizuegu.

Gehiago irakurri...

Mendi Tourra Portugalete, Errenteria eta Elgoibarren

Azaroko Mendi Tourren ibilbideak aurrera darrai. Portugalete, Errenteria eta Elgoibarko Mendi Tourren txanda da aste honetan.

Gehiago irakurri...

'Cholitas' eta 'Harria Herria' Kanaria Handiko Mendi Tourrean, azaroaren 4ean

Kanaria Handiko Mendi Tourraren 2. edizioa azaroaren 4an egingo da, Las Palmas hiriburuko CICCA kulturgunean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula nabarmenetatik bi, azken urteetako arrakastatsuenetakoak, proiektatuko dira: CHOLITAS eta HARRIA HERRIA

Gehiago irakurri...

Mendi Tourrak lehen edizioa Teruelen eta 5.a Markina-Xemeinen

Natura eta klima aldaketari buruzko ziklo berria urriaren 21etik 27ra Bilboko Sala BBK-n 17 dokumentalekin

Hemen da KLIMA BBK ziklo dokumentalaren 1. edizioa. Urriaren 21etik 27ra egingo da Bilboko Sala BBK-n. 17 dokumentalekin osatu da egitaraua, ingurumena kontserbatzearen aldeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren aldeko kontakizunak eta jarduerak lau haizeetara zabaltzeko xedez.
Mendi Filmen bat egiten dugu ekimenarekin, eta parte izango gara gaiak mendiko zinemagintzarekin duen loturaz aurkezpen bat eginez eta "Charge 2" eta "Thomas Deininger. Trash Artist" film laburrak proiektatuz (hilak 24 igandea, 11:45).

Gehiago irakurri...

Mendi Tour 2021: Antzuola-Puntaik Punta astelehena 18an eta Getaria igandea 24an

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak Antzuolan eta Getarian, Gipuzkoan, ditu hurrengo bi hitzorduak.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy