Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festivalek errekor historikoa ezarri du 12.000 ikusleak gaindituta

Bilbo, 2018ko abenduak 17. Mendi Film Festivalen 11. edizioa datu historikoekin amaitu zen atzo. 10 egunez Bilbo mendi giroan murgilduta egon da, mendi zinemagintzako gaur gaurko filma onenen lehiaketak erakarritako 12.008 ikuslerekin.  

Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiak jorratzen dituzten filmak bogan daude, mendizaleak, eta zinezaleak orohar, istorio harrigarri, hunkigarri eta inspiragarrien bila jotzen dute Mendifilmera.

2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da.

Bertako agendan sendo errotuta dago, datuen eboluzioa argigarri:

Urtea

Ikusle kopurua

2012

4.772

2013

5.669

2014

7.371

2015

8.710

2016

9.117

2017

10.371

2018

12.008

 

Bigarren hamarkadari sendo ekin dio, beraz, Mendi Film Festivalek. Edizio borobila izan da 11.a. Bertan proiektatu diren 58  filmen ordezkaritzan pisuzko pertsona ezagunak bildu dira Bilbon:

  • Protagonistak: Tommy Caldwell, David Lama, Leo Houlding, Mark Sedon, Nico Favresse, Sean Villanueva, Jean Ives Fredrikssen, Pou Anaiak, Alberto Iñurrategi, Silvia Trigueros, Manuel Gspan, Aymar Navarro, Kepa Acero, Julio Villar, Eli Unanue, Andoni Perez, Julio Villar, Puy Arrieta, Jon Etxeberria…
  • Zuzendari eta ekoizleak: Peter Mortimer, Philipp Manderla, Michael Brown, Ben Sturgulewski, Joaquín Gómez, Lara Izagirre, Mathieu Le Lay, Lukasz Borowski, Dina Khreino, Ignasi Lopez, Martin Campoy, Guillaume Lion, Jean-Michel Jorda, James Hamer, Vida Valencic, Nicolas Alliot, Bernat Sampol, Getxoko Old Port Films, Larrabetzuko Gariza, Durangoko Bideografik, Atxondoko Garakordada, Gipuzkoako Goierriko Gatiken eta On Produkzioak,…

Gogoangarriak izan dira, aldi berean, bi izen propio omentzeko ekitaldiak: Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak WOP Saria jaso du, mendiko balioen transmisioan egin duen lanagatik, eta Kurt Diemberger austriarrak IAMF Saria, mendiko zinemagintzari egindako ekarpenagatik.

Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak, International Alliance for Mountain Film, urteroko batzarra Bilbon egin du aurten. Mundu osoko 25 mendi zinemaldik osatzen dute elkargoa, eta batzen azken biak, Krakow (Polonia) eta Telluride (USA), izan dira, Bilboko batzarrean jaso duten onespenarekin.

Ikusleei dagokienez, sarrerak saio askotan agortu dira. Hala izan zen Euskalduna Jauregian egin zen Hasiera Ekitaldian, 1600 lagunek bete egin zuten Auditorium nagusia The Dawn Wall filmaren estreinakoan. Sala BBK-n eta Golem Alhondiga zinemetan ere maiz gertatu da sarrerak agortzea.

Gizon-emakume banaketa eginda, ikusleen %60 gizonezkoak izan dira eta %40 emakumezkoak. Aldiz, eta bitxikeria modura, Sari Banaketa ekitaldian, portzentajeak irauli egin ziren, ikusleen artean emakumeak gizonezkoak baino %20 gehiago izan ziren.

Sarrera pack eskaintza ekainean zabaldu zuen Mendi Film Festivalek azarora bitartean lau pack mota eskainita. Eta salgai jarritako hiru faseetan ia guztiak agortu ziren.

2018 oparoa burutu du Mendi Film Festivalek, izan ere pasa berri diren hamar egunei, urte osoan Mendi Tour eskaintzak bildutako datuak gehitu behar zaizkie: 14.400 ikusletik gora hartu ditu Mendi Film Festivaleko ale onenak eskaintzen dituen mostra ibiltariak, 49 agertoki desberdinetara iritsiz, Euskadin eta Nafarroan bezala, Errioxan, Kantabrian, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian.

Bilboko ekitaldi nagusiaz batera Mendi Tourra gehituta, beraz, 26.000tik gora ikuslek jarraitu dute 2018an Mendi Film Festivala. 2019ari sendo ekiteko energia handia da hori. Mendi Tour zirkuituko agenda itxuratzen hasita dago, eta Bilboko hitzorduak ere baditu datak: 2019ko abenduaren 6tik 15era egingo da Mendi Film Festivalen 12. edizioa.

 

Bilbao Mendi Film Festival 11. edizioa datuetan

  • 10 eguneko zinema jaialdia (abenduak 7-16)
  • 12.008 ikusle
  • 26 saio Sala BBK-n
  • 12 saio Golem Alhondiga zinemetan
  • Hasiera Ekitaldia Euskalduna Jauregian
  • 58 film, jatorriz 17 herrialde
  • 42 protagonista/zuzendari/ekoizle beren filmak aurkezten
  • 9 hizlari Mendi Talk eta Panel Talk-etan
  • 2 Sari berezi: Juanjo San Sebastian (WOP Saria) eta Kurt Diemberger (IAMF Saria)
  • 4 erakusketa gune: Zabalgune eraikina, Euskal Museoa, Sala BBK eta Metro Bilbao (Abando eta Moyua)
  • 12 artista/argazkilari egile
  • IAMF batzarra Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian
  • Mundu osoko 25 festibal ordezkatuak

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy