Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Udazkena mendiko zinemagintzaz jantziko da Mendi Tourren bidez

Mendia, abentura eta muturreko kirolen zinemagintzaren ikusleak pozarren egoteko moduan daude, Mendi Tourra geroz eta hedatuago baitago, Euskal Herritik haratago Espainian nonahi ageri baita jada. Uda bitartean 30 hiri eta herritan 60 saiotik gora eskaini dira, eta irailetik aurrera beste hogei bat emanaldi egingo dira.

VALLADOLID, irailak 17-18-19
GRAN CANARIA, irailak 28
AMOREBIETA-ETXANO, urriak 4
ENDOIA-ITZIAR, urriak 5
BURGOS, urriak 8-9-10
MADRID, urriak 15-16-17-18
LEÓN, urriak 22-23
SALAMANCA, urriak 22-23
ERRENTERIA, azaroak 8-9
GETXO, azaroak 13-15
ÁLORA, azaroak 16-17
BASAURI, azaroak 20
ELGOIBAR, azaroak 22
POTES (Liébana), azaroak 23-24

Madrid bosgarrenez izango da Mendi Tour agertoki, klasiko bihurtu da hiri erdigunean Cines Golem aretoko hitzordua. Gaztela-Leongo lau hiriburuak ere sokadan batu dira. Burgosek iaz arrakastaz egin zuen lehen edizioa, eta aurten Valladolid, León eta Salamanca gehitu dira. 

Ternua da bidelaguna aipatu Mendi Tourretan, babesle bezala eta baita opari ezin erakargarriagoak eskainiz, tartean Ladakh alpinismo jaka bana Mendi Tour bakoitzeko, prestazio gorenak eskaintzen dituen jaka, luma birziklatuz eginikoa. Pisuzko beste bidelagun gehiago ere izango dira, Madrilen RSEA Peñalara eta Gaztela-Leonen bertako mendi federazioa Federación de Deportes de Montaña, Escalada y Senderismo de Castilla y León, eta Valladoliden CD Montañeros Vallisoletanos eta Comunitac

Kanaria Handia eta Andaluzian ere egingo dira Mendi Tourrak. Las Palmas Kanaria Handikoa eta Álora Málagan. Kanaria Handiko gobernua Cabildo y el Patronato de Turismo, Asociación Cultural Cima eta Limasport denda espezializatua dira lehenaren babesleak, eta Álorako UdalaCampano, empresa -Caminito del Rey kudeatzen duena, besteak beste-, bestean.

Cantabrian, Potes bigarrenez izango da Mendi Tour agertoki. Lehen edizioa, iaz, borobila izan zen, Europako Mendien magalean, Liébana eskualdean, magia berezia sortu zen mendiko filmen girabueltan. Aurten beste horrenbeste gertatuko da, ikusmina handia da.   

Eta azkenik, Euskal Herrian, egingo diren saioek atonduko dute Mendi Tour zerrenda. Bizkaian Amorebieta-Etxano (azaroak 4), Basauri (azaroak 20) eta Getxo (azaroak 13-14-15), azken hau berria da, eta apostu sendoa eginda dator hiru eguneko Mendi Tourrarekin. Gipuzkoan, Elgoibar (azaroak 22), eta bi hitzordu berri, Endoia-Itziar (urriak 5) eta Errenteria (azaroak 8-9).

Haietan guztietan gozatu ahal izango da Bilbao Mendi Film Festivaleko 10. edizioko filma onenez, sarituak izan zirenak eta 2018ko Mendi Tour zirkuituan arrakasta handiena izaten ari direnak:

BMFF-eko kideek aurkezten dituzte saio guztiak, eta filmak jatorrizko bertsioetan eskaintzen dira azpidatziekin lagunduta.    

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy