Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Nazioarteko erreferente gisa sendotu da BILBAO MENDI FILM FESTIVAL

  • 9.000 ikusletik gora Mendi Film Festivaleko 9. edizioan

  • Eskainitako 37 saioetatik askotan sarrerak agortu egin dira

  • “Munduko mendi zinemaldi onena da” esan du hunkituta aurtengo omenduak, Sir Chris Boningtonek

Bilbo, 2016ko abendua. Bilbao Mendi Film Festivalak hazi eta hazi jarraitzen du, datuek agerian uzten dute. Ikusleek, mendi eta zinema zaleek, 10 egunez neurri ikusgarrian erantzun diote Mendifilmen Bilboko eskaintzari.

Guztira 9.100 ikusle batu dira eskainitako 37 saioetan, filmen proiekzioak, hitzaldiak eta mahai inguruak tarteko, baita zenbait ikastoletan egindako ekitaldietan, eta iazko datu bikainen gainetik itxi da aurtengo edizioa, bikaintasun horretan beste koska bat gehiago irabaziz. “Bilbon eta Euskadin sendo ageri da jada Mendifilma, baina baita nazioarte mailan ere, mendiko zinemagintzan erreferenteak garela aitortzen digute han eta hemen”, dio Jabier Baraiazarra zuzendariak.

Zaleen agendetan tarte finkoa du Mendifilmek, urteroko bilgunea bihurtu da, eskaintzen diren filmeen eta gaitegien irrikan egoten da jendea. Eta hori bera sumatzen da zinemaldira etortzen diren gonbidatu berezien artean ere, filmeen zuzendari, ekoizle, atleta, beste zinemaldietako ordezkariek,… denek azpimarratzen dute Mendifilmaren abegikortasuna eta euren lanei ematen zaien garrantzia.

Sarrerak agortu egin dira saio askotan, bai Sala BBKn, Azkuna Zentroko Golem zinemetan eta baita Euskalduna Jauregiko hasiera ekitaldian.

Bederatzigarren edizio honetan gertatu bezala, urtez urte egin du gora ikusle eta zaletu kopuruak. 2012an 4.772 ikusle bildu ziren, 2013an 5.669 ikusle, 2014an 7.371 ikusle, 2015ean 8.710 ikusle, eta aurten 9.100 ikusle.

Datorren urtekoa, 2017koa, edizio borobila izango da: hamargarrena. Abenduaren 8tik 17ra egingo da, eta orain arte bezala, gorantz jarraitzeko joerari eutsi eta ikusle zabalago batengana iristeko xedez lan egingo dugu.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy