Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Sir Chris Bonington, 2016ko WOP Saria BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-ean

  • Sir Chris Bonington Bilbon da jada

Bilbo, abenduak 16. Alpinismoren balioak goratu eta aitortzen dituen WOP Saria hirugarrenez jarraian emango da Bilbao Mendi Film Festivalean. Sir Chris Bonington da aurtengo omendua, XX. Mendeko alpinismoaren ikur nagusietako bat, 82 urterekin jardunean jarraitzen duena. Mundu osoko mendiak esploratu eta igo ditu alpinista britainiarrak, eta historikoak diren hainbat igoera ditu beregain. Saria jasotzeaz batera, Boningtonek BBK Salan hitzaldia eskainiko du bihar, abenduaren 10ean, larunbata, 19:30etan, eta haren ibilbidea agertzen duen My life and times ikusentzunekoa ere proiektatuko da.
The Walk On Project Fundazioa Sariak adorea, norbere mugak gainditzeko grina, talde lana eta konpromisoa bezalako balioen erakusle izanagatik, alpinisten ibilbideak goraipatzea du xede. 2015ean Josep Manuel Angladak jaso zuen sari ohoragarria da, eta aurten aplpinismoaren munduko ‘handietako’ bati eskainiko zaiona: Sir Chirs Bonington-i, “haren bizitza eta mendi ibilbidearekin erakutsitako baloreak saria jasotzeko arrazoi direlako”.
 
Urteotan WOP atsedenik gabeko arrastoa zabaltzen ari da, urratsez urrats, gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan egiten duen lana azaleratzeko xedez. Mendian bezala, “helburua lortzeko norbere onena emanaz”, dio Mikel Renteriak, WOP-eko sortzaileak. WOP kirol munduan lanean ari da WOPeak marka bidez (Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzaren mendi proiektuetan), eta Vendée Globe lehiaketan, Didac Costarekin parte hartuz.
Elkarrizketa egin nahi dioten hedabideek aukera izango dute larunbatean goizean, aurretik Bilbao Mendi Film Festivaleko prentsa departamentuari eskatuz:

Aitor Elduaien: 657 719 668
Naia Díez: 658 736 653

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy