Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Info Mendi Tour

Mendi Tourrrak urte osoko ibilbidea egingo du Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin. 

Egun bakarreko eta egun bat baino gehiagoko formatoan eskaintzen da, erakunde, eskola eta ikastetxe, korporazio, komunitate-talde eta kultura-aretoetako operadoreekin batera prestatuta. Tokian tokiko antolatzaileek mendia, abenturako kirolak, kultura eta ingurumena ardatz duten pelikula-sorta batetik aukeratuz, euren ikusleentzako programarik interesgarriena eratu ahal izango dute. 

Mendi Tourrari esker festibala urte osora zabalduko dugu. Tourraren bitartez pertsona gehiagorengana iristeko asmoa daukagu, eta istorio harrigarriak, zirraragarriak eta inspiratzeko gaitasun handia dutenak ezagutzeko aukera eman nahi dugu. Gazteenentzat euren adinerako egokiak diren metraje laburreko filmen hautaketa berezi bat eskainiko dugu. Horren bitartez ikusle gazteenak txunditzen saiatuko gara, euren jakin-nahia, barreak eta oihuak piztuta.

 

MENDI TOURRA antolatu, informazioa HEMEN

MENDI TOUR MAP

MENDI TOUR GETXO

Noiz Noizarte Lekua Erosi
13-11-2018 19:30 13-11-2018 21:30 Erromoko kultur etxea
14-11-2018 19:30 14-11-2018 21:30 Erromoko kultur etxea
15-11-2018 19:30 15-11-2018 21:30 Erromoko kultur etxea