Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

 

MENDI TOUR UDA 2020: FRESKOA ETA SASOIKOA

Hemen da Mendi Tourraren udako bertsioa: Mendi Tour Uda 2020. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura jorratzen dituen zinemarik onena udako arratsalde-gauetan gozatzeko formula, etxetik bertatik bertara: herriko plazan, frontoian, zuhaiztian, kalean…

Inspirazio iturri diren pelikulekin, ikusleak hunkitu eta ametsak pizten dira. Ingurumen eta gizarte gaien inguruan hausnarketarako gonbita luzatzen zaie. Eta, batez ere, akzioa bor-bor agertzen dute: munduko txokorik ederrenetara bidaiatu, muturreko abenturak bizi, mendi eta horma tenteak eskalatu, elurretan malda liluragarrietan barrena irristatu, gailurrez gailur korrika egin, ibai basatietako ur lasterretan jolastu, bizikletan baso-bide berriak esploratu, oinez bazter ezezagun eta urrunetara iritsi…

Udako zine formatua duen eskaintza da hau, hainbat film labur eta luze konbinatuz bi edo hiru orduko iraupena duten saioak egiteko, mendiko zinemaren egungo panoraman arrakasta handiena duten tituluak aurkeztuz.

10 urteko eskarmentua da Mendi Tourraren bermea. Euskal Herritik abiatuta, Espainia osoan milaka ikuslek zinema kalitatean gozatu dituzten esperientziak eskaintzen ditugu, partekatzeko esperientziak.

Kontzientziazio eta zuhurtzia garaiak dira, eta, aldi berean, ametsak elikatzeko eta barruan daramagun espiritu abenturazalea kargatzeko garaiak.

Mendi Tour Uda 2020, arratsalde-gauetarako mendiko zine freskoa eta sasoikoa.

 

MENDI TOUR UDA antolatu, informazioa HEMEN

 

Egitaraua

  • Monday
  • Tuesday
  • Wednesday
  • Thursday
  • Friday
  • Saturday
  • Sunday
  • Monday, Ekaina 1
  • Tuesday, Ekaina 2
  • Wednesday, Ekaina 3
  • Thursday, Ekaina 4
  • Friday, Ekaina 5
  • Saturday, Ekaina 6
  • Sunday, Ekaina 7
  • Monday, Ekaina 8
  • Tuesday, Ekaina 9
  • Wednesday, Ekaina 10
  • Thursday, Ekaina 11
  • Friday, Ekaina 12
  • Saturday, Ekaina 13
  • Sunday, Ekaina 14
  • Monday, Ekaina 15
  • Tuesday, Ekaina 16
  • Wednesday, Ekaina 17
  • Thursday, Ekaina 18
  • Friday, Ekaina 19
  • Saturday, Ekaina 20
  • Sunday, Ekaina 21
  • Monday, Ekaina 22
  • Tuesday, Ekaina 23
  • Wednesday, Ekaina 24
  • Thursday, Ekaina 25
  • Friday, Ekaina 26
  • Saturday, Ekaina 27
  • Sunday, Ekaina 28
  • Monday, Ekaina 29
  • Tuesday, Ekaina 30