Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

PELIKULAK ONLINE ALOKATZEKO URRATSAK

Online edukian sartzeko, egin klik "ikusi online" botoian edo mendifilmfestival.com-eko Pelikulak 2021 edo Egitaraua atalean pelikula bakoitzaren trailerraren azpian aurkituko dituzun pack desberdinetan. 

Vimeora iritsitakoan, alokatzeko botoian klik egin eta Vimeon kontu bat sortu -jada konturik ez badaukazu-, edukiaz gozatu ahal izateko. Zure telebistatik, mugikorretik edo tabletetik ikusi ahal izango duzu. Geolokalizatuta dago, Espainian bakarrik ikusteko. 

Pelikulak nahi beste aldiz ikusteko aukera duzu haien ikustaldi epearen barruan. Ikustaldi epe hori desberdina izango da alokatutako pelikularen/packaren arabera. Alokairua azaroaren 26tik (aurre-erosketa) abenduaren 12ra arte egongo da eskuragarri, eta abenduaren 4ko 19:00etatik aurrera jarriko da indarrean alokatutako filmen ikustaldi epea. Kontuan izan alokairu bat aldez aurretik eskatzen baduzu, alokairu ikustaldi epea titulu hori eskuragarri dagoenean hasiko dela. Alokatzen dituzun pelikula guztiak zure Vimeo kontuan agertuko dira, erosketen atalean. 

PELIKULA MOTA / PACK 

IKUSTALDI EPEA 

Filmak banaka 

24 ordu alokatzen den unetik  

Packak 

72 ordu alokatzen den unetik 

Full pack 

30 egun alokatzen den unetik 

 2021ko abenduaren 4ko 19:00etatik aurrera izango dira ikusgai 

 

Adibidez: Eskalada pack bat erosten baduzu azaroak 26 eta abenduak 4 bitartean, pelikulak ikusteko aukera abenduaren 4ko 19:00etan hasiko da agortzen. Hau da, pack bat azaroaren 26an erosiz gero, bertako pelikulak ikusteko aukera abenduaren 7ko 19:00ak arte luzatuko da. 

Pack-a festibala hasita dagoela erosten baduzu, pelikulak ikusteko 72 orduko epea izango duzu erosketa burututako unetik hasita. 

Pelikulak banaka hartuta bakoitzaren ikustaldi epea 24 ordukoa da, beraz festibalean zehar soilik alokatu ahalko dira, aldez aurretik ez.  

 

ORDAINKETA MODUAK 

Txartelarekin nahiz PayPal bidez egin daitezke ordainketak. Aurre-erosketarako beharrezkoa da Vimeo On Demand eskariak aldez aurretik egin ahal izateko balio duen kreditu txartela edukitzea. PayPal bidez ezin dira aldez aurreko eskariak egin. 

  

NABIGATZAILE ETA GAILU BATERAGARRIAK 

https://vimeo.zendesk.com/hc/es/articles/360001624108-Requisitos-del-sistema-para-visualizar-videos-realizar-b%C3%BAsquedas-y-para-las-aplicaciones 
* TV aplikazioetan azpidatziak ezin dira ikusi, aplikazioaren mugetako bat da. Telebistan azpidatziak ikusteko PC-a konektatu beharra dago

  

Ohiko galdera gehiago ikusi ahal izateko klikatu ondoko estekak:   

https://vimeo.zendesk.com/hc/es/articles/235696528-Ve-videos-de-On-Demand 

https://vimeo.zendesk.com/hc/es/articles/235781107-Compra-por-adelantado-de-t%C3%ADtulos-de-On-Demand 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy