Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

×

Abisua

The form #17 does not exist or it is not published.

Mendi Film Bizkaia - Ternua Beka 2024

Oinarriak deskargatu BEKA PDF

 

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Ternuak, Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 4. edizioa iragarri dute, zeinak Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko helburua duen.

Bekak hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko ditu.

 AURKEZTEKO BALDINTZAK

Beka jasotzeko aukera, Espainian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, edota adina beste bat izanik ere beraien lehen lana aurkezten dutenek, izango dute.

Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke.

Taldeko kide bakoitzak gehienez 3 film labur edo film luze bat estreinatu ahal izan ditu zirkuitu komertzialean edo jaialdietan.

Mendi Film Bizkaia-Ternua beka jasotzeak ez du proiektu berarentzat beste laguntzarik jasotzeko aukera baztertzen.

OINARRIAK (gehiago irakurri sakatu)

PROIEKTUAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Proiektuaren ideia originala izan behar da.

Gaitegiak Mendiko Kulturarekin lotuta egon behar du: alpinismoa, eskalada, eskia, beste motatako kirol jarduerak, jarduera kulturalak, linguistikoak, artistikoak, ekonomikoak… Denak mendiko esparruan garatu behar dira.

Izena ematen duen pertsonak jabetza intelektualaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, proiektuaren ideiaren eta/edo gidoiaren jabea dela egiaztatzeko.

Aurkezten diren proiektuek garapen edo ekoizpen fasean egon behar dute. Ez dira jada amaitu diren proiektuak onartuko.

Bekako onuradunak Mendi Film jaialdiari beharrezko informazioa eta materiala helaraziko dizkio, trailerra barne, jaialdiaren zein beste erakundeen komunikazio kanalen bidez lana sustatu ahal izateko; halaber, proiektua kaleratzeko baimena emango dio jaialdiari.

Beka irabazten duen filmak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ternuaren eta Mendi Film jaialdiaren logoak gehitu beharko ditu hasierako eta amaierako kredituetan -pantaila osoan 2-3 segundotan agertuz, beltzetik datorrela eta beltzean amaituta-,  hurrengo izenburuaren ostean: MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA 2024. .

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak proiektu irabazlea aurkezten dutenean, hurrengo izenburuarekin egingo dute: MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA 2024 IRABAZLEA. 

Hautatutako proiektutik sortutako lana 2024ko abenduan ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan estreinatuko da.

Mendi Filmek erabakiko du, filma estreinatu ostean, 2025ko Mendi Tour Klasikoan eta 2026ko Mendi Tour Online-an gehituko den ala ez. Mendi Tour horietan parte hartzea dokumentala erregistratu duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta Mendi Filmen artean sinatu beharreko kontratuaren menpe dago

Protagonista(e)k erabiliko dituen/dituzten arropa markek Ternua markarekin bateragarriak izan beharko dute. Ternuak, protagonisten ekipamendua bere gain hartzea aztertuko luke, ekoizpen taldeak hala nahi izanez gero.

 

ESKAERA

Eskaerak aurkezteko epea

2023ko abenduaren 9tik

2023ko maiatzaren 31ra arte

 

Izen ematean aurkeztu beharreko dokumentazioa 

Formularioan eskatzen den informazio eta dokumentuak

 

Hiru proiektu finalistek hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2023ko ekainaren 22a baino lehen aurkeztu beharrekoa

- Aurrekontu osoa xehatua, hurrengoa adieraziz:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan lantzen denaren ehunekoa.
  2. Euskal Autonomi Erkidegoan lantzen denaren ehunekoa.

 

- Finantzazio eta hedapen plana:

  1. Proiektua aurrera eramateko aurreikusten diren baliabideen deskribapen laburra: baliabide propioak, diru-laguntzak, inbertsio pribatua, Mendi Filmen hedapena amaitu ondoren negoziatutako emanaldi eskubideak edo bestelakoak.
  2. Izena emateko garaian finantzaketa iturri bat konfirmatuta izanez gero, emailearen izen soziala, laguntzaren lurralde eremua eta kantitatea adierazi behar dira.

 

Tramitazioa

Eskaerak formulario honen bidez jasoko dira, parte-hartze baldintzak onartuz eta eskatzen diren datu pertsonalak emanez.

 

PROIEKTUEN AUKERAKETA

Aurretiko aukeraketan, epaimahaiak 3 proiektu hautatuko ditu.

Zuzendariek hiru proiektuak aurkeztuko dituzte epaimahaiaren aurrean 2023ko ekainaren amaieran. Data gutxienez aste bat lehenago jakinaraziko zaie interesdunei.

Proiektu irabazlearen izena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 16. edizioan zehar jakinaraziko da, 2023ko abenduan. 

 

AHOLKULARITZA

Bi orduko lau saio izango ditu, eta hurrengo kontuak landuko dira:

  • Gidoia/zuzendaritza: tratamendu narratiboa berrikusiko da, eta antolamendu bisualaren, ikuspegiaren eta proiektuak duen tonuaren definizioa finkatuko da.
  • Ekoizpena: proiektua burutzeko behar diren pertsona, denbora eta kostuen antolamendutik azken ediziora arte.
  • Muntaia: proiektuaren lehen rough cut-aren ikusketa komentarioekin; gidoia muntaian.
  • Banaketa/hedapena: Mendi Filmen estreinatu ondoren proiektuek duten etorkizunari buruzko ohar batzuk.

 

PROIEKTATZEKO ARTXIBOA BIDALTZEKO EPEA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan, 2024an, estreinatuko den filmaren artxiboa, 2024ko azaroaren 1a baino lehenago bidali behar da festibalaren antolakuntzak iragarriko duen helbidera. 

 

Bilbon, 2023ko otsailaren 15ean

OINARRIAK DESKARGATU

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy