PELIKULAK ONLINE ALOKATZEKO URRATSAK
Online edukian sartzeko, egin klik "ikusi online" botoian edo mendifilmfestival.com-eko Pelikulak 2021 edo Egitaraua atalean pelikula bakoitzaren trailerraren azpian aurkituko dituzun pack desberdinetan.
Vimeora iritsitakoan, alokatzeko botoian klik egin eta Vimeon kontu bat sortu -jada konturik ez badaukazu-, edukiaz gozatu ahal izateko. Zure telebistatik, mugikorretik edo tabletetik ikusi ahal izango duzu. Geolokalizatuta dago, Espainian bakarrik ikusteko.
Pelikulak nahi beste aldiz ikusteko aukera duzu haien ikustaldi epearen barruan. Ikustaldi epe hori desberdina izango da alokatutako pelikularen/packaren arabera. Alokairua azaroaren 26tik (aurre-erosketa) abenduaren 12ra arte egongo da eskuragarri, eta abenduaren 4ko 19:00etatik aurrera jarriko da indarrean alokatutako filmen ikustaldi epea. Kontuan izan alokairu bat aldez aurretik eskatzen baduzu, alokairu ikustaldi epea titulu hori eskuragarri dagoenean hasiko dela. Alokatzen dituzun pelikula guztiak zure Vimeo kontuan agertuko dira, erosketen atalean.
PELIKULA MOTA / PACK |
IKUSTALDI EPEA |
Filmak banaka |
24 ordu alokatzen den unetik |
Packak |
72 ordu alokatzen den unetik |
Full pack |
30 egun alokatzen den unetik |
2021ko abenduaren 4ko 19:00etatik aurrera izango dira ikusgai
Adibidez: Eskalada pack bat erosten baduzu azaroak 26 eta abenduak 4 bitartean, pelikulak ikusteko aukera abenduaren 4ko 19:00etan hasiko da agortzen. Hau da, pack bat azaroaren 26an erosiz gero, bertako pelikulak ikusteko aukera abenduaren 7ko 19:00ak arte luzatuko da.
Pack-a festibala hasita dagoela erosten baduzu, pelikulak ikusteko 72 orduko epea izango duzu erosketa burututako unetik hasita.
Pelikulak banaka hartuta bakoitzaren ikustaldi epea 24 ordukoa da, beraz festibalean zehar soilik alokatu ahalko dira, aldez aurretik ez.
ORDAINKETA MODUAK
Txartelarekin nahiz PayPal bidez egin daitezke ordainketak. Aurre-erosketarako beharrezkoa da Vimeo On Demand eskariak aldez aurretik egin ahal izateko balio duen kreditu txartela edukitzea. PayPal bidez ezin dira aldez aurreko eskariak egin.
NABIGATZAILE ETA GAILU BATERAGARRIAK
https://vimeo.zendesk.com/hc/es/articles/360001624108-Requisitos-del-sistema-para-visualizar-videos-realizar-b%C3%BAsquedas-y-para-las-aplicaciones
* TV aplikazioetan azpidatziak ezin dira ikusi, aplikazioaren mugetako bat da. Telebistan azpidatziak ikusteko PC-a konektatu beharra dago
Ohiko galdera gehiago ikusi ahal izateko klikatu ondoko estekak:
https://vimeo.zendesk.com/hc/es/articles/235696528-Ve-videos-de-On-Demand