Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

ESKALADAKO PATOLOGIEI ETA ENTRENAMENDU METODOEI BURUZKO IKASTAROA

Eskalada munduan ukondo, esku eta sorbaldetako lesioak dira arruntenak; eskalatzaileen eguneroko gaitza. Izan ere, ikerketa batzuen arabera, gutxi gorabehera eskalatzaileen %80 eskaladaren praktikarekin lotutako lesioren bat izan du noizbait. Arazo hauek aintzat hartuta, Bilbao Mendi Film Festivalek, bere zortzigarren edizioan, mota honetako patologiak diagnostikatzen, aurreikusten eta tratatzen lagunduko duen tailerra antolatuko du.

Ikastaroak eskalatzaileen patologiei, prebentzioari eta tratamenduari buruzko klase teoriko-praktikoak izango ditu (lesioen diagnostikoa, eskalatzaile gazteak euren garapen eragilean sartzea…), baina batez ere entrenamenduak (panel, campus board, TRX…). Bi aldeak, bai teoria eta bai praktika, ospe handiko profesionalek eskainiko dituzte: traumatologia eta ortopedian adituak diren Victor Galán eta Adrian Cuéllar kirurgialariak, Andoni Ormazabal fisioterapeuta eta Ioritz Gonzalez biologoa, Jarduera Fisikoan eta Kirolaren Zientzietan graduatua den Xeber Iruretagoiena, eskaladako munduko txapeldun ohia den Patxi Usobiaga, munduko egungo txapelduna den Adam Ondra, gazte mailan Europako egungo txapelduna den Mikel Linazisoro eta Euskadiko eskalada selekzioaren hautatzailea, Josean Mulas.    

 

DATAK

2015eko abenduaren 12an eta 13an

LEKUA

PIUGAZ eskalada zentroa (Olagorta 25, Bilbo)

https://www.facebook.com/Piugaz-Bilbao-736307989824138/timeline/

Klase teorikoak: Zabalgune Eraikina (Zabalgune Plaza, 11, Bilbo)

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy