Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzak 2022ko Grand Prize-arekin Michael Dillon saritzea erabaki du
2000. urtean eratu zen Mendiko Zinemaren Nazioarteko Aliantza. Kideen artean sektoreko erakunde ospetsuenak ditu, eta erreferentzia gune nagusia da mendiko zinema ekoizten, sustatzen eta mantentzen dutenentzat. Gaur egun 28 kide gara: mendiko 26 zinemaldi, mendiko museo bat eta mendiko zinema-artxibo bat, Europa, Asia, Ipar eta Hego Amerika eta Ozeaniako 20 herrialde ordezkatzen dituztenak.
Iruñeko Golem zinemetako Mendi Tourraren 7. edizioan 10 pelikula eta egunean bi saio
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Iruñeako Golem Baiona zinemetara itzuliko da otsailaren 21, 22, 23 eta 24an. Mendi Tourrak 7. edizioa ospatuko du Nafarroako hiriburuan. Mendi zinemagintzaren urteroko hitzordua bilakatu da, eta saioetara bertaratzen direnek gaitegi horretako pelikula onenekin eta berrienekin gozatuko dute behin berriro.
Vigo eta Leioa mendia eta abenturarako zine agertokiak
Mendi Tourra Vigon eta Leioan izango da otsailaren 8, 9 eta 10ean. Mendiko eta abenturazko zinerik onenaren hiru egun Vigon, Club Montañeiros Celtasen eskutik, eta bi saio Kultur Leioa auditoriumean, Leioa Mendi Taldearen 30. urteurrenaren ospakizun betean.
Gehiago irakurri: Vigo eta Leioa mendia eta abenturarako zine agertokiak