Mendi Tour 2021aren azken txanpa Sopelan eta Potesen
Mendi Tour zirkuituaren urteko azken bi hitzorduek Bizkaiko kostaldera eta Europako Mendietara dakarte inspirazioa: Sopelara eta Kantabriako Liebana bailarako Potesera. Mendiko zinemagintza onenaz gozatzeko parada izan da, aurten ere, Mendi Tourraren bidez 38 herri eta hiritan, pandemiaren baldintzapean burututako urte biribila izan da, "Kultura segurua da" leloari tinko eutsi diona.
Gehiago irakurri: Mendi Tour 2021aren azken txanpa Sopelan eta Potesen
Basauriko Mendi Tourrean 'Hillary - Ocean to Sky' filmaren azken emanaldia
"I really hope you all enjoy it", esanez agurtu gaitu Michael Charles Dillon zuzendari australiarrak joan diren egunetan sare sozialen bidez. Hark zuzendutako 'Hilalry - Ocean to Sky', iazko Mendi Film zinemaldiko Sari Nagusia jaso zuen filma, Basaurin proiektatuko da azken aldiz 2021eko Mendi Tour zirkuituan.
Gehiago irakurri: Basauriko Mendi Tourrean 'Hillary - Ocean to Sky' filmaren azken emanaldia
Mendi Tourra Portugalete, Errenteria eta Elgoibarren
Azaroko Mendi Tourren ibilbideak aurrera darrai. Portugalete, Errenteria eta Elgoibarko Mendi Tourren txanda da aste honetan.
Gehiago irakurri: Mendi Tourra Portugalete, Errenteria eta Elgoibarren