MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan
Euskal mendizaletasunaren eta Bizkaikoaren historia argazki, dokumentu, material eta liburuetan jasoa... eta erakusketa bihurtuta. Bilboko Zazpikaletako hainbat erakusleihotan nahiz Pangea The Travel Store bidaia agentzian ikusgai dagoen ondare aparta dira MENDIAN GORA eta BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN erakusketak, EMMOA-Euskal mendizaletasunaren museoa fundazioaren ekarpen aberatsa BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren testuinguruan.
Gehiago irakurri: MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan
‘Rock the Mountain’: mendia pop musikaren ikonografian erakusten duen binilo bilduma Ondare Aretoan
Bilbo, 2021eko azaroak 26. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan egingo diren 6 erakusketetako bat da ROCK THE MOUNTAIN. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan aurkeztu da gaur, eta bertan egongo da ikusgai 2022ko otsailaren 12ra arte.
38 aretotan 8.500 ikuslek gozatu dute 2021eko Mendi Tourra, Sopelan eta Potesen bikain amaituz
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak batetik bestera zabaltzen dituen Mendi Tour zirkuituak joan den asteburuan eskaini ditu urteko azken emanaldiak Liában-Potesen eta Sopelan, batean zein bestean aforoak betez. Kultura ekitaldientzako urte zaila izan da, baina Mendi Tourrak ondo baino hobeto gainditu du.