Urmuga: Euskal Herriko mendi zeharkaldi musikatua
Felipe Uriarte mendi gidaria, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria eta Migel Zeberio orkestra zuzendaria, Bilboko Euskal Museoko aurkezpenean
Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herria aldenik alde, mendiz mendiz, zeharkatuko du Urmuga espedizioak. Musika eta mendizaletasuna eskutik, Et Incarnatus Orkestra eta Mendiak eta Herriak mendi gidari agentzia oinarri direla, Garobel mendilerrotik Hiru Erregeen Mahairaino, mendebaldetik ekialdera burutuko den zeharkaldia da Urmuga. Euskal Herriko mendi nagusiak zeharkatuko ditu ibilbideak, Felipe Uriartek gidatuta, eta bidelerroko hainbat leku musikaz bustiko dira, Migel Zeberioren zuzendaritzapean.
Gehiago irakurri: Urmuga: Euskal Herriko mendi zeharkaldi musikatua
“Into the Light”: Argia ikusarazten duen irudia 2020ko Mendi Filmerako
Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren “Into the Light” da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko aurtengo irudi ofiziala. Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO Lehiaketan irabazi du sari hori, beraz Mendi Filmeko iruditeria osoko oinarria izango da.
Gehiago irakurri: “Into the Light”: Argia ikusarazten duen irudia 2020ko Mendi Filmerako
Everest 1980 Herri Oso Bat Gailurrean
Luis Mari ‘Petxu’ Sainz de Olazagoitia, Angel Lerma, Txomin Uriarte, Kike de Pablo, Felipe Uriarte eta Luis Mari Abalde, 1974ko eta 1980ko espedizioetako kideak.
Gaur, 2020ko maiatzak 14a, 40 urte bete dira Martin Zabaleta eta Pasang Temba Everest gailurrera iritsi zirenetik. Orain bizi dugun egoeran, bila dezagun orain gure tontorra, jo dezagun denok gailurrera!