'Action: Let's Climb!', Mendiko Zinemagintzaren Historia biltzen duen liburua
Mende motzeko lehen urteetan estreinatutako mendiko lehen filmetatik hasi eta milurteko berriko zinema digitalera arte, 120 urtez ehunka film luze eta dokumentaletatik pasatuz.
Gehiago irakurri: 'Action: Let's Climb!', Mendiko Zinemagintzaren Historia biltzen duen liburua
Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren abiatuko da Udazkeneko Mendi Tourra
Udako eskaintza Iruñean arrakastaz itxi ostean, hemen da Mendi Tourraren Udazkeneko egutegia zabaltzeko eskaintza. Momentuko mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikula onenak Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren gozatu ahal izango dira datozen egunetan.
Gehiago irakurri: Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren abiatuko da Udazkeneko Mendi Tourra
Mendiko pelikulen Golem Baionako Mendi Tour zikloak 900 ikusle bildu ditu
Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik Iruñean ikusi ahal izan den Mendi Tour zikloa bikaina izan da. 900 ikuslek gozatu dituzte, lau egunez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak. Iruñeako iazko Mendi Tour edizioarekin alderatuta %20 jaitsi da ikusle kopurua, beraz azken datua oso ona da, zinemetako aretoen edukiera %60 murriztuta dagoela kontuan hartuta, eta aurtengo egoera berezi honetan ekitaldia udaberriko jatorrizko datetatik uda amaierara pasatu behar izan dela aintzat hartuta.
Gehiago irakurri: Mendiko pelikulen Golem Baionako Mendi Tour zikloak 900 ikusle bildu ditu