9. Mendi Tour Fundación Vital Fundazioak edukiera erabat bete du Gasteizen
Sarrerak www.fundacionvital.eus webgunearen bidez soilik eskaini ziren eta salgai jarri ziren egunean agortu ziren, 9. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa egin ondoren hain zuzen. Mendiko zinemaren eta Mendi Tourraren onarpen handia agerian uzten duen gertakaria. Iaz, antzeko egunetan eta oraindik pandemia aitortu gabe zegoela, 1700 ikusleko marka berri bat ezarri zen 8 saiotan, baina aurtengo datua ere aipatzekoa da: 528 ikusle 4 saiotan, aforoa aretoaren edukieraren erdia baino gehiago murriztu arren.
Gehiago irakurri: 9. Mendi Tour Fundación Vital Fundazioak edukiera erabat bete du Gasteizen
Mendi Tourra aretoak betetzen ari da eta Mendi Tour On Line menuak pelikula berriak ditu
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko mendiko film onenak erakusten dituen Mendi Tour zikloak 1.600 ikusle erakarri ditu Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetara otsailaren 8tik 11era. Zortzi saio eskaini ditu lau egunetan, eta 12 areto bete dira sarrera guztiak agortuz.
Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa 2021
Mendi Filmeko Presidentea Eduardo Martinez eta Fundación Vital Fundazioako Zuzendaria Arantxa Ibañez de Opacua prentsa agerraldian
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Gasteizko Vital Fundazio Kulturuneara itzuliko da otsailaren 15, 17, 18 eta 19an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 9. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.
Mendi Tour 2021 zirkuituko lehen hitzorduetako bat da Gasteizkoa. Donostia, Iruña eta Zangozako aurreko saio arrakastatsuetan edukierak bete egin dira, mendiko zinemagintzak tiradizo handia duela eta inspirazio iturri dela erakutsiz, areago pandemia garaiotan.
Gehiago irakurri: Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa 2021