Peter Habeler, Pou Anaiak, euskal ekoizpenak, workshopak, Sua-El Mundo de los Pirineos...
Bilbo, 2017ko abenduak 14. Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Datuek 10. edizioaren arrakasta erakusten dute. Nahiz eta oraindik osteguna eta asteburu osoa izan aurretik, 5000 ikusletik gora bildu dira Sala BBKn.
Protagonistekin MEET & GREET
Aurtengoan Zabalgune Eraikina Bilbao Mendi Film Festival-eko erdigunea izango da, Mendi Base Camp izango delarik.
Ekintza askoren artean, goizeetan Protagonistekin Meet & Greet izango ditugu. Hauetan, gonbidatuak gertutik ezagutzeko tartea egongo da. Bada edonor etorri daiteke zuzendari, alpinista nahiz ekoizleekin hitz egin ahal izateko.
Mendi Talk. Jack Tackle - Alaska, beste Himalaya
Lekua: Bizkaiko Abokatuen ElkargoaEguna: Asteazkena, abenduak 13, 20:00etan* Bat-bateko itzulpengintza
Alaskako mendilerroa eta Alaska/ Kanadako Logan-St. Elias mendigunea eskala txikiagoko Himalaia dira. Urrunekoak, hotzak eta zirraragarriak, alpinismoaren erronka handienen lekuko izan dira mendi haiek. 30 urteko ibilbidea egin du Tacklek mendi haietan. Bide horretan, 17 lehen igoera eta 34 espedizio egin ditu. Eskalada alpinoaren santutegi handietako bat da oraindik ere Alaska.