Zangozan eta Donostian abiatuko da 2020ko Mendi Tourra mendiko pelikula puntakoenak eskainiz
Mendi Tourraren 10. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak erakusten dituen zikloa, Zangozan eta Donostian abiatuko da.
Mendi Tourrak urte osora zabaltzen du mendia, abentura, muturreko kirolak, natura eta ingurumen gaien inguruko zinemagintzaz gozatzeko aukera. Iaz, 2019an, esaterako, 50 hiri eta herritan aurkeztu ziren filmak, Euskadi eta Nafarroaz batera, Errioxa, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, eta Aragoin.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak zortzigarren urtez jarraian gora egin du ikusle marka berria ezarriz
Bilbo, 2019ko abenduak 16. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. edizioa atzo amaitu zen, oso datu onekin. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik dago zenbakiekin bezala, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldi kalitatearekin.
Nives Meroi eta Romano Benet 2019ko WOP Saria jaso izanarekin "emozionatuta eta harro"
Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izan dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jaso dute, hilak 14 larunbatean, Sala BBK-n egindako ekitaldian.