Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Patxi Usobiaga

Klase praktikoen zuzendaria 'Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroan'

Patxi Usobiaga Lakuntza (Eibar, 1980) kirol eskaladan erdietsi ditu bere lorpen handienak, 2006 eta 2007an Munduko Kopako txapelduna eta 2009an munduko txapelduna izan baitzen.  2006an Euskal Kirolari Onenaren Saria jaso zuen gainera. Urte berean 8b+ mailako eskaladen errekorra badu; horietatik zazpi bistaz egin zituen. Patxiren esfortzu eta diziplina nabarmenak izan dira beti, eta orain entrenatzaile gisa horiek igortzen saiatzen da. Pilaketan, Eraldaketan eta Gauzatzean oinarritzen den PUC training entrenamendu sistema irakasten du. Patxik hainbat eskalatzaile entrenatzen ditu gaur egun: besteak beste, Adam Ondra, egungo munduko txapelduna.  

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy