Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Josep Manuel Anglada

WOP Fundazioa Saria 2015

Josep Manuel Anglada Bartzelonan jaio zen 1933an. Estatuko eskalatzaile ospetsuenetarikoa izan da, lehen espedizioetako bultzatzailea eta Espainako lehen alpinista ‘zazpimilako’ eta ‘zortzimilako’ bat egiten. Manchesterren Ikasi zuen eta bertan hasi zen espeleologia eta eskalada praktikatzen. Lehenetarikoa izan da bere eskaladei eta espedizioei buruzko ikus-entzunezkoak egiten. ‘Tanca’-ren asmatzailea da Jordi Ponsekin batera, eta biek ustiapen-lizentzia daukate. Sari, domina eta omenaldi ugari jaso ditu bizitza osoan zehar. Bere ibilbidea, bere istorioa eta bere gauzak egiteko moduagatik  WOP Saria jasoko du aurten. Garaikur honek mendizaletasunaren giza-balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu: hobetzeko gaitasuna, esfortzua eta talde-lana; fideltasuna eta baikortasuna aldaketak lortzeko motor gisa; mendi, eskalada eta muturreko kirolekin lotutako ekintzak familiarekin uztartzen jakitea… Azken finean, mendiarekiko bizi-pasioa saritzen du.

Bilbao Mendi Film Festival-ek omenaldi beroa eskainiko dio BBK Salan, abenduaren 19an, 19:30etan. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies