Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour zine zirkuituaren 12. denboraldiak 10.050 ikusle bildu ditu 46 egoitzatan

Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2022ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 46 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak, eta 10.050 ikusle bildu ditu, artean pandemia giroan hasi eta neurriak lasaituago daudela amaitzera doan urtean.

Zine eta kultur aretoetako pantaila handietan, inspirazio bete-betekoa. Eta bilgunea. Horixe izan da Mendi Tourraren 12. Denboraldia. Ate joka dagoen abenduko hitzordu nagusiaren aurrekari bikaina: abenduaren 9tik 18ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 15. edizioa, 10 eguneko mendiko zinema jaialdia.

Jada ohiko bihurtu den bezala, Europako Mendietan, Liebana bailarako Potesen itxi da aurtengo Mendi Tour zirkuitua, hilak 18 eta 19an, giro oso politean, elurra ere lagun izan dela. Urtean atzera eginda, zortzi hilabetez eskaini dira saioak, urtarriletik maiatzera, eta irailetik azarora,  Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan abiatuta, Kantabria, Galizia, Gaztela eta León, Madril, Valentziako Erkidegoa, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian ikusi dira Mendi Filmeko pelikula onenak.

 

ARABA

AGURAIN

LAGUARDIA

MURGIA

VITORIA-GASTEIZ

VITORIA-GASTEIZ-EHU/UPV

 

BIZKAIA

BASAURI

BILBO-SANTUTXU

IGORRE

LEIOA

MALLABIA

MARKINA-XEMEIN

ONDARROA

OTXANDIO

SOPELA

ZALDIBAR

 

GIPUZKOA

ARRASATE

ARRASATE-PUNTAIK PUNTA

ATAUN

AZPEITIA

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

EIBAR

ERRENTERIA

ESKORIATZA

GETARIA

HONDARRIBIA

TOLOSA

URNIETA

ZARAUTZ

 

NAFARROA

BERRIOPLANO

IRUÑA-PAMPLONA

ZANGOZA

 

ARAGOI

MONZON

TERUEL

 

CANTABRIA

CAMARGO

POTES-LIÉBANA

SANTANDER

TORRELAVEGA

 

CASTILLA Y LEÓN

BURGOS

LEÓN

SALAMANCA

VALLADOLID

 

CATALUÑA

VIELHA E MIJARAN

 

GALICIA

VIGO

 

GRAN CANARIA

SANTA BRÍGIDA

 

MADRID

MADRID

 

VALENCIA

CANET D’EN BERENGUER

 

Arrasto sakona utzi dute hainbat pelikulek: “Mendiak-1976”, “Black Ice”, “The Traverse”, “Amagana”, “Action Directe”, “Jötunn”, “Le Cavalier Mongol” edota “The Wall of Shadows” izan dira pelikula errepikatuenak zirkuituan. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza bogan dago. Pelikulen kalitatea eta maila sekulakoa da, eta geroz eta ikusle gehiago dira horrek erakarrita Mendi Zale direnak.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
  
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy