Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mikel Zabalza

'2T on Chamlang' pelikularen protagonista

Etxetik bi pausora, Mikel Zabalzak Etxauriko hormetan du bigarren etxea, han du bere pasioari bide emateko eta entrenatzeko lekua. «Zer zortea hemen egotea, astegun buruzuri batean», esan ohi du aldiro, eta gogoeta ezustekoa gertatzen da horma hauetan eskalatzen urteak eta urteak daramatzan alpinista zaildu honen ahotik. Eskaladari erabat emana bizi da, eta inork baino gehiago daki estimatzen mendian, horma batean, glaziar batean... igarotako egun bakoitza, bai baitaki egun horiek bakarrak direla, errepikaezinak, balio handikoak... Ezin konta ahala bide zabaldu ditu, errepikatu are gehiago eta bere curriculumean ageri diren jarduera, bide eta mendien izenek ederki erakusten dute nor den Mikel Zabalza. Jordi Corominas handiaren hitzetan, estatuko alpinistarik onena. Berak, ordea, ez luke inoiz halako ohorerik onartuko, edo barre karkaila artean hartuko luke, umiltasun zintzoz. Alpinista Gazteen Espainiako Taldeko zuzendaria da, eredu eta ispilu taldeko kideentzat. Ikasleek bere motibazioa eta eskarmentua goraipatzen dute eta hori bezainbeste bere lasaitasun eta zuhurtasuna. Bilbao Mendi Film Festival-era dator Chamlang-era egindako espedizioa kontatzen duen pelikularen protagonist gisa. Udazken honetan, urriaren 19an, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek eta Juanjo Otazu kameralariak osatutako WOPEAK espedizioa Nepalgo mendi horren tontorrera heldu zen.

Pelikula BBK Salan aurkeztuko da, abenduaren 19an, 19:30etako saioan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies